XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hortxe koka daiteke seme-alaba eskolatuen eta gurasoen arteko hutsegitea.

Eskolan erabiltzen dugun erregistroa da bat, eta desberdina etxekoa.

Bata bestea barik ez dira oso.

Gatza eta piperra ere hortixe datorkio hizkuntzari askotan.

Ez diozu Lehen Munduko Gerraren aurretik jaiotako amama bizkaieradunari berehala itzuliko natzaizu esango; bai, ostera, atoan natortzu, forma kolokiala.

Era berean, mentalitate itxia erakusten da Euskadi Irratian goizero-goizero eguraldiaren berri ematean, haran hitz jasoa daukagularik, bailara berba arruntagoa soil-soilik erabiliz.

1.3.5. Eskualdeko edo inguruko labela duten berbak

Badira herri edo eskualde desberdinetan maiztasun oso handiko hitzak, area horretatik landa bizitzarik ez dutenak.

Nork ez daki upielakoa ahotan darabilena Gernikakoa denik?; ahalekoa dioena Lezamakoa?; edo asago erabiltzen duena Mungiakoa?; egin ezkeran esaten duena Deriokoa den bezala?

Halakoen artean badira zenbait Euskara Batuari bikain datozkionak.

Horietakoa da beilegi (horia).

Arratia, Orozko, Txorierri, Mungia, Bermeo, Lekeitio, Markina, hots, bizkaieran bertan mendebaldekoa baino izan ez arren, olerkarien bitartez Aresti (gualda), txaga... eta, erabat hedatu dena.

Mitxelenak, Azkueri buruz hauxe dio: finalidad restauradora, nunca ha ocultado su esperanza de que algunas de las palabras caidas en desuso o todas ellas pudieran incorporarse al caudal vivo de la lengua, al menos en su forma escrita (5).MITXELENA, K.: op. cit.,31. or.

Hainbeste oihartzunetako kalifikatiboen asmorik gabe, jokabide horretan ezar daiteke txosten honetako bigarren zatiari dagokion izenburua, alegia, Arrazoi barik baztertu diren Bizkaiko edo inguruko berben aldeko proposamena

Gai bera garantzeari ekinez, pare bat hitz gehiago aipatu gura nituzke.

Lehena, Lukia.

Gure Europa Hiztegian, Adorez 6, Bilbo, 1993, badator, Euskal Entziklopedian ere bai, baina definitu gabe.

Luki, ikus azeri.

Nik, aldiz, euskara batuari oso egoki datorkiokeela uste dut, zeren, bestela, zein dateke euskaraz azeri berbaren sinonimoa?

Bestalde, jatorri argi-argikoa da, (lucius) eta toponimian oinarrituta dago, Lukieta.

Eratorriak ere ugari ezagutzen dira Luki-beder; Lukikeria; Lukikume.

Ondorioz, hiztegietan jasotzeaz gainera, definitu ere egin behar da.

Ezen ezer idazle denak berez-berez baliatuko baita berataz.

Kasu honetan ere euskalkia, batuak darakusan urritasuna edozein hogeitabost urteko gaztek leukakeena emendatzera dator.

Zalantza barik dira euskalkiak batua osotzeko iturri.

Fenomeno beretsua eskaintzen digu Firu (haria) berbak.

Ohartzen naiz ezen Firu hitzak nekez eskura dezakeela Hari ele aberatsak bereganatu duen ezagupena, hala ere, idazle edozeinek erraz izan dezake premiazko.

Bizkaieraz landa Baigorrin ere esaten da; edo bigeminaturik ere bai bertan (...)